San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko apirilaren 24(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 1(e)ra
  • San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2025

San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2025eko jaien programazioa apirilaren 24an hasiko da ofizialki eta maiatzaren 1ean amaituko da, Estibalizko erromeriarekin. 82 jarduera izango dira: 55 orokor, Armentiako Administrazio Batzarraren 13 eta 14 kirol jarduera.

Aurtengo jaiak bereziak dira; izan ere, danborradak 50. urteurrena ospatuko du, eta, Arabako Foru Aldundiaren Jauregian egiten den erretretak mendeurrena; beraz, programazioak kontuan hartuko ditu efemeride horiek.

Hala, Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira, larunbatean, pregoiarekin; hilaren 25ean Los 40 Classic kontzertua eta ohiko lehiaketa gastronomikoak izango dira; 26an kuadrillen erakusketa eta Fanfarre Eguna; 27an erretreta tradizionala eta danborrada; 28an, Armentiako egun tradizionala; 29an, odola emateko kanpaina; 30ean, Kalakan taldearen kontzertua, eta maiatzaren 1ean, Estibalizko erromeria.

Eskertzekoak dira programazioa koordinatu ahal izateko Arabako Foru Aldundiarekin egindako lankidetza guztiak: Arabako Danborraden Elkartea, gastronomia elkarteak, Boilur, Arabako Dantzarien Biltzarra, Armentiako Administrazio Batzarra, lurraldeko kuadrillak, Vital Fundazioa, Erdi Aroko Araba, kirol federazioak, Blusa eta Nesken Federazioa, Neska eta Blusen Batzordea eta beste batzuk.

 

araba.eus

Laburrean

Non