Liburuaren egunaren harira, "Ez gara jaitsiko" liburuari buruzko emanaldia izango dugu Pasaiako liburutegietan.
Doako sarrera.
Sinopsia
Marimotots eta Porrotxek Amazoniara egin zuten bidaiari buruz arituko dira Libe lagunarekin, bidean ezagutu zituzten zuhaitz, lagun eta ohiturak ekarriko dituzte gogora Pasaiara eta bidean bizitako hainbat abentura ere bai. Zuhaitzetara igo eta munduari beste leku batetik begiratu nahi diotenei bereziki eskainitako ipuin kontakizuna da hau.
Partaideak:
-Katxiporretako Porrotx eta Marimotots
-Alboan Fundazioko Libe