"Zapatuko ipuina: Ipuinekin jolasean"

Eibar 2025(e)ko Apirilak 26
  • "Zapatuko ipuina: Ipuinekin jolasean"

Lur Korta Redin (Oiartzun,1978) ipuin kontalaria, aktorea eta antzerki irakaslea da. Antzerkilari bezala lan egin izan du, Trokolo, Bele bizi, Ditirambo, Pai eta Txalo antzerki-taldeekin, besteak beste.1999. urtean ipuin-kontalari gisa hasi zen lanean. Ordudanik, bere maletatxoa ideiez, objektuz, panpinez, eta abarrez bete eta herriz herri ibiltzen da haur eta gazteei bere ipuinak eta istorioak kontatzen.

“Ipuinekin Jolasean” saioak ongi pasatzea du helburu nagusia, eta horretarako, Lur-en hitzetan ikusleen parte hartzea behar-beharrezkoa da! Horrezgain, ipuinez gozatzen dugun bitartean pertsonaiekin jolastu eta barre egiteko aukera izango dugu, izan ere bere ustez, ipuinekin jolastea baino gauza hoberik ez dago.

3 urtetik gorako umeentzat.

eibar.eus

Laburrean

Non