"Autarkia frankista eta nazioarteko ordena berria (1950-55). Arantzazuko Basilikan izandako eragina"

Oñati 2025(e)ko Apirilak 26
  • "Autarkia frankista eta nazioarteko ordena berria (1950-55). Arantzazuko  Basilikan izandako eragina"

Arantzazuko Basilikaren eraikuntzaren lehen harria orain dela 75 urte jarri zen. Urteurren berezi hau aitzakiatzat hartuta  Javier Gonzalez de Durana arte ikertzaile eta irakaslearen hitzaldiaz eta bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Bere hitzaldian ezohiko begirada eskainiko digu. Espainiak 40ko hamarkadan jasan zuen nazioarteko isolamendu politiko eta ekonomikoa desegiten hasi zen AEBk ulertu zuenean SESB bere lehiakide ideologikoa zela II. Mundu Gerraren ondoren sortutako errealitate geoestrategiko globalean. Francok, komunismoaren aurka "borrokatu" zenak, bere isolamendua hausteko aukera ikusi zuen, baldin eta AEBren aliatu txikia izatea negoziatzen bazuen, Mediterraneoa eta Atlantiko erdia kontrolatzeko base militarrak izan zitzan Espainiako lurraldean. Diktadura batekin sinatu zen Itunak AEBetako demokrazia gehiegi gorritu ez zezan, Francok bere politikaren zorroztasuna zertxobait leuntzea eskatzen zen, zenbait alderdi kulturaletan behintzat. Aldaketa txiki horiek Arantzazuko Basilika eraikitzen ari zirela nabarmendu ziren lehenik, baina erresistentzia handiak agertu ziren.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Apirilak 26
  • Ordutegia10:30
  • LekuaArantzazuko Santutegia
    Oñati
  • Zenbatekoa5 € (bazkideak doan)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Oñati

Non