Udaberriko Oporretako Zinemaldia 2025: "Tony, Shelly eta argi magikoa"

Laudio 2025(e)ko Apirilak 24
  • Udaberriko Oporretako Zinemaldia 2025: "Tony, Shelly eta argi magikoa"

Filip Posivac, 2023

Tony ezaugarri bitxi batekin jaio zen: distira egiten du. Etxean itxita ematen ditu egunak eta lagun bat izatea du amets. Eguberriak baino lehen, Shelly izeneko neskato berezi bat bere eraikinera bizitzera doa eta bere mundua hankaz gora jartzen du. Elkarrekin etxeko eguzkiaren argia zurrupatzen duten iluntasun-xerlo misteriotsuen jatorriaren bilaketan murgiltzen dira. Berezia izatea ez da batere erraza gure munduan. Istorio hau argiaren eta iluntasunaren arteko borroka baten erdian kokatzen da, norbera izateak dakarren ausardiaz hitz egiteko, baina baita adiskidetasunaren balio paregabeaz ere.

Stop motion oso zaindua  eta bertan agertzen diren pertsonaia eta objektu guztiak eskuz egin ditu zuzendariak.

 

 

 
zuin.net

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Apirilak 24
  • Ordutegia18:00
  • LekuaKasinoa
    Laudio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Laudio

Non