MARGOLANARI BEGIRA: "Soroak bedeinkatzen"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Apirilak 24
  • MARGOLANARI BEGIRA: "Soroak bedeinkatzen"

"Soroak bedeinkatzen"

  • Margolaria: Adrián Aldecoa
  • Carlos Ortiz de Zárate (etnografoa)

Jarduera hau Ignacio Aldecoa idazle arabarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien parte da. Izan ere, margolan hau aitzakia gisa erabiliko dugu Aldecoaren bizitza testuinguruan kokatzeko, bere aitona Lorenzo, dekorazio pintorea, Orozkotik Gasteizera etorri zenetik. Era berean, gogora ekarriko ditugu bere aita Simonek eta Adrián Aldecoa osaba pintoreak Arabako margolariekin zituzten solasaldiak, idazlea maiz joaten baitzen haietara.

Jarraian, Carlos Ortiz de Zárate etnografoak margolan honen aurrean hitz egingo digu Arabako landa eremuan soroak bedeinkatzeko zegoen ohituraz, nekazariek Aste Santuaren inguruan egiten zutena. Gainera, landa eremuan fenomeno atmosferikoetatik babesteko dauden tradizioen berri ere emango digu.


Laburrean

Non