150 gramo - Dendaz denda: "Tras el umbral"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Apirilak 24
  • 150 gramo - Dendaz denda: "Tras el umbral"

150 gramo - Dendaz denda 2025 jaialdiaren barne.

“Ataria zeharkatzen ausartuko ote zara? Behatxuloaren atzean mundu oso bat duzu”

LAMBE LAMBE txotxongilo eta objektu txikien animazio-antzerki mota bat da, kontakizun eta/edo musikaz lagundua, kutxa eszeniko baten barruan. Emanaldi bakoitzak iraupen laburra du, eta ikusle bakar batek ikusteko moduan diseinatua dago, kutxako zulo batetik begiratuz.

7 minutuko iraupena duen antzezlana. 18 emanaldi egingo dira, 10 minuturo, 17:00etatik 20:00etara.

Jaialdi honetan, ikusleek antzerki, dantza, performance eta bestelako pieza laburrak ikusi ahal izango dituzte. Gasteizko hainbat saltokitan egingo dira, obretako eszenatoki bihurtuta. 150 gramos, Pez Limbo eta El Mono Habitado konpainiek osatua, 8 ikuskizuneko programa aurkezten du aurtengo edizioan. Apirilaren 22tik 25era eskainiko dira hiriko 8 saltokitan.

  • Babeslea: Eusko Jaurlaritza. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.
  • Laguntzaileak: Moda María Jesús, Muscari Floristas, Galerías Xara, Artis Kreativa, Foto Prix, LaCasilda, Librería Arlekin eta Hipsteria!

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaVioleta y Péndula
  • Data 2025(e)ko Apirilak 24
  • Ordutegia17:00 - 20:10
  • LekualaCasilda (Zapatari kalea, 20)
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non