2025eko Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldien barne.
HIL DA JAINKOSA
Ongi etorri zuen "bizitzako hiletara".
Bai, denok hilko gara noizbait. Gaur egun, gure bizitza osoa kontrolatzen saiatzen gara, eta heriotzak ere ez dio gure egozentrismoari ihes egiten: Agurra gure neurrira diseinatu nahi dugu, inork ezer desegokirik ez esatea eta edozein txikikeri kontrolpean izan nahi dugu. Gogoratuak izan nahi dugulako, aztarna utzi nahi dugulako eta azken finean bakarrik behin hilko garelako.
Barre eta hausnarketa artean, bi emakumeek tradizioak zalantzan jartzen dituzte eta, azkenean, gure ondarearekin gehiegi obsesionatuta ote gauden galdetzen diote haien buruari.
Eta galdera handia airean geratzen da: Nolakoa izan behar da hileta perfektua?
Fitxa artistikoa:
- Testua: Ainhoa Etxebarria Gomez
- Zuzendaritza: Ainhoa Etxebarria Gomez, Nerea Gartzia Gartzia
- Antzezleak: Ainhoa Etxebarria Gomez, Nerea Gartzia Gartzia
- Hizkuntza: Euskera
AHORA QUE ESCUPO FUEGO
Ondoren, haurren jolasaren, tabuen eta inposatutako desioaren basakeriaren arteko bidaia. Plastikozko gorputz txikiz osatutako mendia, mikrofono inkisitiboa eta biolina, dramaren tempoa markatuko duena, heziketa sentimentala, atseginaren pisua eta gorputzaren inguruko indarkeria normalizatua eta sexu-afektibitate loturak zeharkatzeko.
Pantaila hautsiz begiratzen dutenen eta ikusten denaren artean.
Indarkeria etengabe maitasunez mozorrotzen den eta isiltasuna gaitzespena den mundu batean, kanalez aldatzea ez da aukera bat.
Fitxa artistikoa:
- Testua: Sandra Ortueta
- Zuzendaritza: Sandra Ortueta
- Antzezleak: Ana García Pena, Sandra Ortueta
- Musikaria/Biolin-jotzailea: Alberto Monge Barrón
- Hizkuntza: Gaztelania