Tontolapiko Eguna 2025: "FRIKIS"

Durango 2025(e)ko Apirilak 18
  • Tontolapiko Eguna 2025: "FRIKIS"

Tontolapiko Eguna 2025 jaialdiaren barruan.

Mundo Costrini taldeak komedia bisuala eta zirkua egiten du. Munduko 50 herrialde baino gehiagotan aritu da, bidean saria mordoa eskuratuz.

FRIKIS lanean komediante-bikote ero eta xelebrea ezagutuko ditugu. Magia, zirkua, kantua eta dantza biltzen dituen show harrigarria eskaintzen digute, egoera komiko bitxiz betea. 

Neskak eszenatokian distira egiteko talentu naturala du, baina, galgarik gabeko zoro bat da, show-aren une bakoitza hondatzeko gai dena. Mutila berriz zorrotza eta baikorra da, eta barregarri geratzen bada ere, emazteak sortutako hondamendiei aurre egiteko gai da. Zorionez, biek argi dute: maitasunak bakarrik salbatuko ditu ikuskizun gorabeheratsu eta kaotiko honetan.

.durango.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMundo Costrini
  • Data 2025(e)ko Apirilak 18
  • Ordutegia12:30
  • LekuaLandako Gunea
    Landako Etorbidea, 6
    Durango
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Landako Gunea, Durango

Non