Oharra: Mahai-inguru hau streaming bidez emango da
Kontzeptu kontrajarriak diruditen arren, tradizioa eta berrikuntza estuki loturik daude, izan ere, biziraungo badu, tradizioak ezinbestekoa du aldiro biziberritzea. Euskal soinu-tresna tradizionalak ere paradoxa honen baitan kokatzen dira, eta tresna horietako batzuen berrikuntza prozesuak oso gertutik bizi izan dituzten hiru musikari bilduko dira mahai-inguru honetan.
Albokak, txalapartak eta beste tresna tradizional batzuek azken hamarkadetan izandako garapen teknikoan jarriko dute begirada, eta baita garapen horren ondorioz ireki diren aukera artistikoetan. Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka puntu justua aurkitzen saiatuko dira, halakorik baldin bada, eta gure soinu tresnek etorkizunean izan ditzaketen aukerekin amestera gonbidatuko dituzte gure gonbidatuak.