Zientzia Txokoa edo Zientzia-udalekuak: zientziaren inguruko hainbat jarduera eskainiko dira, astronomiarekin, mekanikarekin, paleontologiarekin, optikarekin eta abarrekin lotutako alderdiak modu ludiko eta entretenigarrian ikasteko.
Txiki txikitatik piztu nahi dugu gure haurrengan zientziarenganako jakinmina eta hori jarduera ludiko eta dibertigarriekin elkartu nahi dugu. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu.
Hona hemen egitarauan eskeintzen ditugun jardueretako batzuk: zientzia ikuskizunak, eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak eta planetarioko saioak.