Iruñeko 2025eko Erlijio-musikako Jaialdia: "NIRE ESPIRITUA POZIK…"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Apirilak 14
  • Iruñeko 2025eko Erlijio-musikako Jaialdia: "NIRE ESPIRITUA POZIK…"

Apirilak 14, astelehena. 20:00. Iruñeko Andre Maria katedrala. Nire espiritua pozik… Iruñeko Katedraleko musika-kapera. Zuzendaria: Ricardo Zoco Lampreabe, kapera-maisua.

NIRE ESPIRITUA POZIK…

Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak Iruñeko Udalak antolatutako Erlijio-musikako Jaialdira aurkeztutako musika-programak Errenazimentuko bi musikari kontrajartzen ditu:

Giovanni Pierluigi da Palestrina (1525-1594); bere jaiotzaren 500. urteurrena ospatzen dugu. Eskola erromatarreko figura, ahots-polifonia finekoa eta perfekzio tekniko handikoa estilo kontrapuntistikoan, eredu izan da ondorengo belaunaldientzat.

Miguel Navarro (1563-1627), zalantzarik gabe, garai horretako konpositore garrantzitsuena Nafarroan. Bere lanek ere kontrapuntu-teknika handia erakusten dute.

Hari nagusia Maria da, musika inspirazio iturri izan dena mendeetan zehar.

Magnificat kantua entzunen duzue: “Nire arimak Jaunaren handitasuna aldarrikatzen du, nire izpiritua pozten da ene Jauna Salbatzailearengan…”.

Moteteak: Surge, propera et veni eta Tota pulchra autore berberenak.

Ibilbide musikal hau osatuko dugu garai, estilo eta egile desberdinen Ama Birjinari buruzko kantuekin:

Tomás Luis de Victoria, Anton Bruckner, Nemesio Otaño, Pau Casals, Franz Biebl, Pascual Aldave, Aurelio Sagaseta eta Javier Busto.

Programari buruzko oharrak: Ricardo Zoco Lampreabe

PROGRAMA:

Prozesio-sarrera: Stabat Mater, 4 ahotsetara (gregorianoa eta polifonia) ………A. Sagaseta Aríztegui (1935)

Magnificat Octavi Toni………..… M. Navarro (1563-1627) Transkripzioa A. Sagaseta Aríztegui (1935)

Magnificat Primi Toni……….……..G. P. da Palestrina (1525-1594)

Surge propera………………………….….. M. Navarro (1563-1627) Transkripzioa A. Sagaseta Aríztegui (1935)

Surge propera…………………….. G. P. da Palestrina (1525-1594)

Tota pulchra es………………………….….. M. Navarro (1563-1627) Transkripzioa A. Sagaseta Aríztegui (1935)

Tota pulchra es……………………….. G. P. da Palestrina (1525-1594)

Sicut cervus……………………….….. G. P. da Palestrina (1525-1594)

Ave Maria. Anonimoa (XV. m.) B. Iraizoz Uncitiren bertsioa (1883-1951)

Ave Maria…….…. T. L. de Victoria Suárez de la Concha (1540-1611)

Ave Maria………………………………………. J. Busto Sagrado (1949)

Recordare Virgo Mater………………….. P. Casals Defilló (1876-1973)

Benedicta es Tu

(Graduala Sortzez Garbiarendako) ……… P. Rodríguez Aldave (1924-2013)

Izar ederra………… N. Otaño eta Eguino (1880-1956)

Ave Maria………………………………. A. Bruckner Helm (1824-1896)

Ave Maria……………………………………………. F. Biebl (1906-2001)


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Apirilak 14
  • Ordutegia20:00
  • LekuaCatedral Metropolitana de Santa María la Real de Pamplona
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaLibrea, lekua bete arte
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non