2025eko Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldien barne.
Teknologiak aurrerapauso izugarriak egiten ditu etengabe, eta pausu horiek lehen pentsaezinak ziren egoerak sortzeko erabiltzen ari gara. Kasu honetan, Anek adimen artifizialaren bitartez sortua izan den bere anaiaren abatarra bixitatuko du, bere heriotzetik zazpi urte eta erdi pasa diren honetan. Ibon hortxe du, bere parean, berarekin hizketan. Baina gauzak ez dira hain errazak. Zer daukagu esateko hildako senideari? Eta zer du honek guri helarazteko? Umorearen eta heriotzak utzitako saminaren artean igerian dabilen obra da ZAZPI URTE ETA ERDI.
Fitxa artistikoa:
UNA GAVIOTA, QUIZÁS
Bizitzan huts egingo banu, tira, nik karpetazoa emango banu, hanka luzatuko banu, palmondoa balego, lurra jan behar duten begi txiki hauei begiratuko niela... azken batean: Hilda. Nola esango nieke ilobei dena ondo aterako dela?
Nola kantu baten nota solteak? Usain berezi bat, leku bat, edo jantzi bat? Data moduan, amets moduan? Nola esan zuetaz gogoratzen naizela? Zerbait esateko dago? Agian dena ondo dago? Ni bakarrik al naiz kontakizun bat eraikitzen lasaitzeko? Edo, benetan, nonbaitera iritsi naizela eta ikusten zaituztedala esango dizuten forma lausotuak besterik ez ote naiz izango? Eternitatea oso luzea bada... ba, tarte batean ikusiko zaituztedala?
Ez dut ideiarik ere, bakarrik dakit garrantzitsua dela emandako hitza betetzea.
Fitxa artistikoa: