Zentzurik ba al du asmorik gabeko bizitzak? Pipa eta Lupa eskola zaharreko bi detektibe dira. Lupa, nagusi beteranoa eta harroa. Pipa, laguntzaile ausarta eta leiala. Mundua modernizatu egiten da, lana urria da, eta badirudi dagoeneko existitzen ez den iraganaren eta bat ez datozen orainaren artean hondatuta geratzen direla. Halako harreman kixotesko batean, bi pertsonaiek azken kasu batekin egiten diote aurre biziraupenari: "Estudio en bermellón".
Fitxa artistikoa:
- Jatorrizko ideia: Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo
- Testua eta zuzendaritza: Aitor Vildosola
- Antzezleak: Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo
- Hizkuntza: Gaztelania
ZAZPI URTE ETA ERDI
Teknologiak aurrerapauso izugarriak egiten ditu etengabe, eta pausu horiek lehen pentsaezinak ziren egoerak sortzeko erabiltzen ari gara. Kasu honetan, Anek adimen artifizialaren bitartez sortua izan den bere anaiaren abatarra bixitatuko du, bere heriotzetik zazpi urte eta erdi pasa diren honetan. Ibon hortxe du, bere parean, berarekin hizketan. Baina gauzak ez dira hain errazak. Zer daukagu esateko hildako senideari? Eta zer du honek guri helarazteko? Umorearen eta heriotzak utzitako saminaren artean igerian dabilen obra da ZAZPI URTE ETA ERDI.
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: Gehibat konpainia
- Testua: Xabin Fernandez Zubeldia
- Zuzendaritza: Eider Villalba Arrieta, Xabin Fernandez Zubeldia, Kimetz Etxabe
- Antzezleak: Eider Villalba Arrieta, Kimetz Etxabe
- Musikagile eta moldatzaile musikala: Borja Antón
- Hizkuntza: Euskara