Emakumeak eszenan XIX. Antzerki-zirkuitua: "Helenas"

Getxo 2025(e)ko Apirilak 13
  • Emakumeak eszenan XIX. Antzerki-zirkuitua: "Helenas"

Helenak dira Troiako gerren eragileak?

HELENAren mitoa deseraikitzea.

Helena de Troyaren mitotik edo dokumentaletik abiatuta, Helena askoren bizitzara hurbilduko gara, gizarte patriarkal batek errudun jo eta estigmatizatuta, emakume izate hutsagatik. Ironia, intimitatea, tragikotik kuotidianora, gure HELENAK duintasunaren, justiziaren eta berdintasunaren alde borrokatzen dira.

 
Sexu-indarkeria gerraren parte da, sexu-indarkeria kalean dago, nire eraikinean, sareetan dago, sexu-indarkeria gure bizitzaren parte izan da. Emakumeen aurkako sexu-indarkeria gaitz bat da, epidemia bat.
 

Eta bitartean, emakumeak hil egiten dira. Emakumeak hil egiten dituzte. Gure oroimenaren kontakizun poetiko, zulatu eta teatrala. Kontaezinaz eta esanezinaz ari gara. Zalantzan jartzen gara, hausnartzen dugu, ezegonkortu egiten gara. Zergatia jakin nahi dugu.

Mitoa, gaurkotasuna eta gertaera historikoak. Troiako, Ukrainako, Kosovoko helenak, baina baita Santutxukoak, Kordobakoak, Medellingoak edo Kongokoak ere…

Genealogiak, Indarkeriak, Memoria eta Generoa.

Fitxa artistikoa:

  • Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Bea Insa
  • Kanpoko Begia: Ángel Mirou
  • Bideoak eta Argazkiak: Ángel Mirou
  • Argien diseinua: Patxi Pascual eta Bea Insa
  • Ekoizpena: La Pacheca Collective

 

Getxo Kultura

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Apirilak 13
  • Ordutegia19:00
  • LekuaRomo Kultur Etxea (RKE)
    Santa Eugenia plaza, 1
    Getxo
    Web
  • Zenbatekoa4,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Romo Kultur Etxea (RKE), Getxo

Non