MusEkintza 2024/2025: "ITSAS (h) ONDOKOAK"

Bermeo 2025(e)ko Apirilak 12
  • MusEkintza 2024/2025: "ITSAS (h) ONDOKOAK"

MusEkintza 2024/2025 jaialdiaren egitarauaren barruan. 

Ikuskizunak haurrentzako tailer bat izango du eta ondoren, NAITA Produkzioak taldearen ITSAS (h) ONDOKOAK antzezlana eskainiko da. HAURRENTZAKO LABORATEGI didaktiko eta dibertigarri hauetan haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriak erabiliz euren sorkuntzak sortuko dituzte, ondoren, inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik. ITSAS (h) ONDOKOAK antzezlanarekin aldiz Piratak, hondartzako abenturak eta itsas hondoko izakiak ezagutuko dituzte bertaratuko direnak. Zuzeneko musika, ahozkotasuna, clown teknika eta itzal antzerkiaz baliatuko dira itsasoaren inguruko unibertso hau ikusleei helarazteko.

11:00etan - Ikuskizuna euskaraz. Familientzat, bereziki 3 - 7 urte bitarteko umeentzat

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea: 946 881 171 / www.musekintza.eus

bizkaia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaNAITA Produkzioak
  • Data 2025(e)ko Apirilak 12
  • Ordutegia11:00
  • LekuaArrantzaleen Museoa
    Ertzila Dorrea
    Bermeo
    Web
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arrantzaleen Museoa, Bermeo

Non