Dantza Kalean Durango 2025

Durango 2025(e)ko Apirilak 12
  • Dantza Kalean Durango 2025

Apirilaren 12an arratsaldeko 17:00-19:00 bitartean Durangoko leku esanguratsuenetan dantza, musika eta arte plastikoen erakustaldiak egongo dira.

Ekimen hau INA DANTZA ESKOLAk jarri du abian lehen aldiz bertako irakasle eta irakasleen laguntzarekin, baina asmoa urtero antolatzea da. Jatorriz kubatarra den INALVIS ECHEVARRIA PANDÓk (dantza
eskolaren zuzendaria, dantzaria eta koreografoa) faltan botatzen du dantza, eta dantzara profesionalki dedikatzen direnen lana erakustea. Kuban ohikoak dira horrelako ekimenak, dantza kalera ateratzea herritarrekin partekatuz eta beraien eskura jarriz.

Ekimen honen helburua dantza Durangoko arkitekturarekin uztartzea da, espazioak erritmo, gorputz adierazpen, kolore eta bizitzaz betez, non publikoak eta partehartzaileek dantza estilo ezberdinak ikusi ahal izango dituzten gonbidatutako dantza eskola eta konpainien eskutik.

Baina lan hau ezin da bakarrik egin, taldean lan egitea gustatzen zaigu eta horretarako Durangoko eta Bizkaiko beste herri batzuetako dantza
eskola eta arte adierazpen ezberdinetako taldeen laguntza izango dugu.

Ibilbidea Santa Anako plazan hasiko da, Artekale, Udaleko plaza, Barrenkale, Arte eta Historia Museoa, San Agustin Gunea, Benita Uribarrena parkeko eskaileretan eta Bruno Maurizio kaletik jarraituko du eta azkenik Herriko Gudarien plazan bukatuko da (Ina Dantza Eskolaren aurrekaldean).

durango.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2025(e)ko Apirilak 12
  • Ordutegia17:00 - 19:00
  • LekuaDurango
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Durango

Non