1936 antzerki-proiektuak gure gerra zibila taularatuko du. Estatu-kolpeek eta gerrek eragindako hondamenditik kapitalismoak izandako aurrerapena argumentu-oinarri duten «Shock 1 (El condor y el puma)» eta «Shock 2 (La tormenta y la guerra)» antzerki-proiektuen ostean, hausnarketa sortu da gure historia garaikidea ulertzeko beharretik. Hain zuzen ere, lehen mundu-gerraren ondorengo XX. mendeko lehen shock handiak baldintzatu du gure historia garaikidea: uztailaren 18ko estatu-kolpeak, hiru urte luzeko gerra zibila eragin zuenak. «Shocka» erregimen ekonomiko, politiko eta sozial bat ezartzeko aukera ematen duen gizarte baten aurkako indarkeriazko kolpe gisa ulertzen badugu, Espainian 1936an bizi izandakoak shock handi bati eman zion hasiera, 40 urte iraun zuen eta Espainiako gizarteko estamentu eta klase guztietan oraindik ere eragin erabakigarria duen shock handi bati.
Fitxa artistikoa: