Apirilak 11, ostirala. 20:00. Karmengo Andre Mariaren eliza (Aita Karmeldar Oinutsak). Bruckner ad organum. Iruñeko Ganbera Abesbatza. Zuzendaria: David Gálvez Pintado.
Bruckner ad organum
Anton Bruckner (1824 – 1896) historiako musikagile handienetako bat izateaz gain, organo-jotzaile aparta izan zen. Zerbitzu bakoitzaren ondoren instrumentuari musu ematen omen zion organoaren kaiser horrek oso musika gutxi idatzi zuen organorako, agian bakarrik liturgiarako, estasi erlijiosorako edo gero beste mihise batzuetan islatzen zuen musika mundua margotzen hasteko balio ziolako. Nork daki. Kontua da musikagilearen organo-literatura gutxi geratzen zaigula, eta horretatik gehiena, egiten zituen ohiz kanpoko inprobisazioen apunteren bat kenduta, baliabide gutxirekin jotzeko, kongregazioa laguntzeko eta liturgiari mesede egiteko ariketa edo pieza soilak dira. “Kapera-maisu gehi organo-jotzaile” alderdi horrek sakonki inspiratu zuen haren mireslea zen Vizenz Goller (1873 -1953) musikagile eta organo-jotzaile austriarra. Kapera-maisu ez hain ezagun horrek, musika liturgikoari dagokionez Brucknerren bideari jarraitzeaz gain, Brucknerrek egindako lan asko instrumentu handira egokitzeko lanari ekitea erabaki zuen.
Goller zezilianismoan hezi zen (Regensburgeko Eliz Musika Eskolan ikasi zuen), Bruckner horrenbeste harritu zuen horretan, bere obra liturgikoetan behintzat jarrera berberetara hurbiltzen zela uste baitzuen. Baina Goller, pixkanaka-pixkanaka eta musikagile handiaren musikak animatuta, bere kredotik gehiegi urrundu gabe, “atrebentzia” bruckneriar batzuk txertatzen ausartu zen, batez ere modulazio harmoniko bortitz eta ezusteko gisa.
Organorako, abesbatzarako eta bakarlariendako Brucknerren liturgia-lan ezohikoen adibide batzuen eta batere ohikoak ez diren eta eragin bruckneriar argia duten Gollerren lanen arteko elkarrizketa ezarriz artikulatzen da kontzertua.
Programa
Veni creator spiritus (WAB 50) – Anton Bruckner (1824 -1896)
Perger Präludium (WAB 129) – A. Bruckner
Misa Choralis Orbis factor (102. op.): Kyrie– Vinzenz Goller (1873 -1953)
Im jener letzten der Nächte (WAB 17a) – A. Bruckner
Parce Domini – V. Goller
Locus iste (WAB 23) – A. Bruckner
Fuga re minorrean (WAB 125) – A. Bruckner
Pange Lingua (WAB 33) – A. Bruckner
Ave Maria (WAB 7) – A. Bruckner
Panis Angelicus – V. Goller
Misa Choralis Orbis factor (102. op.): Agnus Dei – V. Goller
Tota Pulchra – V. Goller
Ave Maria (WAB 6) – A. Bruckner
Iruñeko Ganbera Abesbatza
Marta Huarte, sopranoa
Ana Olaso, mezzosopranoa
Leticia Vergara, kontraltoa
José Antonio Hoyos Silva, baritonoa
David Gálvez Pintado, organo-jotzailea eta zuzendaria