Bergarak 2025eko Erramu Zapatua apirilaren 11n eta 12an ospatuko du herriko kaleak girotuko dituen egitarau oparo eta anitzarekin.
Apirilaren 11n, ostirala, bertso zaletuek hitzordua izango dute 22:00etan, Seminarixoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Jon Maia eta Onintza Enbeita bertsolariekin osatutako bertso saioarekin. Gai jartzailea Txinbo izango da, eta Kopla Barik bertso-eskola izango du laguntzaile. Sarrera: 8 euro, eskuragarri www.seminarixoa.eus webgunean.
Apirilaren 12an, larunbata, goizeko 09:00etan hasita, Bergarak feria giroan esnatuko du eguna:
San Martin plazan honako hauek nabarmenduko dira:
Eguerditik aurrera, kaleetan animazioa egongo da:
15:00etan, herri bazkaria ospatuko da Udal pilotalekuan, Xaxau eta Txapa irratiaren eskutik. Ondoren, Erramu Txaranga arduratuko da kale animazioaz.
Arratsaldeko 17:30ean, zezentxoekin gozatzeko aukera egongo da Seminarioko patioan, eta 19:00etan amaiera emango zaio jaiari Aiko taldearen dantzaldiarekin, Munibe plazan edo, eguraldi txarrarekin, Seminarixoan.