Sorburu 2025: Prozesuan dauden kaleko lanen erakusketa eta feedbacka

Bilbao 2025(e)ko Apirilak 10
  • Sorburu 2025: Prozesuan dauden kaleko lanen erakusketa eta feedbacka

Aurten, SORBURUk, Artekalek antolatutako Kaleko Arteen sorkuntza eszenikoari laguntzeko programak, 2025eko deialdira aurkeztu ziren 16 lanetatik PROZESUAN DAUDEN 3 hautatu ditu.

Datorren apirilaren 10ean (osteguna) Goilara Teatro, El Mono Habitado eta Dance & Music Creation konpainien ikuskizunen erakustaldia ikusiko dute bertaratzen direnek. Lan horietako bakoitza garapen puntu desberdin batean dago, eta Antzerki Fisikoa, Clowna edo Dantza Urbanoaren moduko diziplinak proposatzen dituzte.

Aurkeztutako hiru proiektuek astebeteko iraupena duten bi egoitza, aukeratzen duten profesionalarekin mentoretzako edo kanpo begiradako bi saio eta 1.500 euroko laguntza jasoko dute ikuskizuna ekoizteko. Aurten egoitzan hartuko dituzten espazioak Korrala Sormen GuneaMama Espacio Creativo eta Dantzagunea dira.

Konpainientzako eta publikoarentzako beste pizgarri bat bertaratzen diren ikusleen aldetik artistek jasoko duten feedbacka da, oso baliagarria izan baitaiteke konpainiak murgilduta dauden sorkuntza fasean, eta haiek publikoari planteatu nahi dizkioten zalantza eta galdera espezifikoei erantzungo die. Horregatik, publikoaren lana oso garrantzitsua da.

Apirilaren 7ra arte eman dezakezu izena, hemen.

Informazio gehiago

Artekale

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko Apirilak 10
  • Ordutegia18:00
  • LekuaTxotenagunea (Otxarkoaga) - Bilbao ()
  • Izen-ematea 2025(e)ko martxoaren 17(e)tik 2025(e)ko apirilaren 7(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non