Karakorumeko mendilerroan, Pakistanen, Aniqa Banok neskatila gor bat erditzen du, Narjis. Ordura arte ez zuen neska haiekiko gutxiespenaren eta estigmaren berri, ez eta haien existentziaren beraren berri ere, ezkutatuta baitzeuden beren familien lotsagatik. Hamasei urte geroago, Narjisek amaren egunkariak irakurtzen ditu. Bertan amak kontatzen du zer oztopo gainditu behar izan dituen, bai pertsonalak, bai sozialak, mendeetan zehar bizitza bete bat izatea eragozten zitzaion kolektibo baten duintasuna eta eskubideak defendatu nahi izateagatik.
Fitxa teknikoa:
- Espainia.
- Zuzendaritza: Paula Iglesias, Marta Gómez.
- Ekoizpena: Flying Hands Documental AIE, Al Borde Films, Labografías. Nodos de Expresión.
- Ekoizpen exekutiboa: Sara Blanco, Marta Gómez, Paula Iglesias, Marta Casquero, Noelia del Potro.
- Gidoia: Paula Iglesias, Marta Gómez.
- Argazkia: Paula Iglesias, Marta Gómez.
- Muntaketa: Raúl Barreras.
- Hizkuntza: urdua, balti, ingelesa, zeinu-hizkuntza
- Aazpitituluak: euskara, gaztelania
Pertsona gorrentzako azpitituluak