Orain dela urtebete sortutako taldea da. Bikote moduan hasi zena, uda honetan hirukote bihurtu dugu, baxujole baten indar eta kontundantzia behar genuen eta. Izan ere, lehen disko bat grabatzeak exijitzen duena askotan horixe baita.
Identitate bat bilatzen duen talde oro bezala, genero musikal zehatz baten kokatu nahi izan dugu gure burua babes bila agian, baina influentzi kopurua ez da txikia izan. Beraz, hauek guztiak bateratzea antzeman dugu irtenbide bezala. Konposaketa prozesua amaitu eta gero generoa definitzea? Zinez espero dugu inork lan hori egitera ez derrigortzea.
Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak nahasten dituzten letrak doinu ilun eta batzuetan zorrotzez estali nahi izan ditugu, beti ere, esperantzari leku eginik. Inkoherentzia ez al da guztion esentzia?
2022an Eneko Llonak (ahotsa eta gitarra) eta Ivan Gomezek (bateria eta koruak) osatutako euskarazko rock banda da. Oinarri erritmiko sinple baina sendoetan oinarritutako proiektu musikala, egunerokotasuna eta abstraktua jorratzen dituzten letra gogoetatsuekin. Bere erreferentzietako batzuk Queens of the Stone Age, Audioslave, Black Keys edo Foo Fighters dira. Konposizio-aldi baten ondoren, beren estiloa eta nortasuna lortzea lortu dute.