Mare Clausum zikloko hirugarren hitzaldia Ángel Borjak eskainiko du, AZTI Fundazioko ikertzaileetako batek , aprirlak 9 19:00etan.
Ángel Borja Biologian doktorea da, eta AZTI Fundazioko ikertzaile nagusia (1985). Bere lana itsasoak kudeatzeko baliagarria den itsas ekologiaren ikerketa egitea da. Giza jarduerek ozeanoan daukaten eragina zein klima-aldaketaren ondorioak aztertzen ditu.
Hori dela eta, Angel Borjak gizakiak ozeanoetan utzitako aztarnari buruz hitz egingo digu. Gaurkotasun handiko gaia da, eta Norena da itsasoa? galderari erantzuten ere laguntzen diguna. Aztiko ikertzaileak, hitzaldi honen bitartez, guk itsasoaren kutsaduran jokatzen dugun papera zein den jakiten lagunduko digu; gure papera uste baina erabakigarriagoa baitda.