"TITIRITARI" liburuaren aurkezpena

Zumaia 2025(e)ko Apirilak 8
  • "TITIRITARI" liburuaren aurkezpena

Poema liburu ilustratu bat da Titiritari, haur zein helduentzakoa; irakurtzekoa, kantatzekoa, jolas egitekoa. Portal 71 eta Anita Maravillas-eko kideek elkarlanean eginiko antzerki-ibilbidea dute abiapuntuan testuek zein irudiek. Horien guztien nondik norakoez arituko dira Miren Amuriza (idazlea) eta Malen Amenabar (ilustratzailea) Iñigo Astiz kazetari eta idazleak gidatuta. Literaturaz eta teatroaz; bilaketaz eta esperimentazioaz; txotxongiloez, hariez, titiritariez.

zumaia.eus

Laburrean

Non