"Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza" ikastaroa, Juan Garziarekin

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko apirilaren 8(e)tik 2025(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • "Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza" ikastaroa, Juan Garziarekin

Helburuak: Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea.

Irakaslea: Juan Garzia.

Non eta noiz: Donostian (Euskaltzaindiaren egoitzan), 2025eko apirilaren 8tik 10era (3 saio).

Iraupena: 9 ordu.

Ordutegia: 16:00-19:00.

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideentzat: 90,00 euro
  • Bazkide ez direnentzat: 135,00 euro
  • Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 110,00 euro

Izena emateko epea: 2025eko martxoaren 19tik 27ra, biak barne.

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2025eko apirilaren 1ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

EMAN IZENA

eizie.eus

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2025(e)ko apirilaren 8(e)tik 2025(e)ko apirilaren 10(e)ra
  • Ordutegia16:00-19:00
  • LekuaEuskaltzaindiaren egoitza - Donostia / San Sebastián ()
  • Zenbatekoa90 / 135 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Izen-ematea 2025(e)ko martxoaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non