Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean: "La violencia y la belleza en la literatura"

Bilbao 2025(e)ko Apirilak 8
  • Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean: "La violencia y la belleza en la literatura"
  • Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean: "La violencia y la belleza en la literatura"

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak "Elkarrizketak literaturarekin XXI. mendean" zikloaren hitzordu berri bat hartuko du. Oraingo honetan, literatura-lanetan indarkeriak eta edertasunak duten presentziari buruz hausnartuko du. Jon Bilbao idazleak eta Marta San Miguel idazleak izango dira topaketaren protagonistak eta moderatzailea Elena Sierra kazetaria izango da.

Literatura-topaketa apirilaren 8an, asteartea, izango da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Ekitaldira joaterik ez badago, streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Elkarrizketa honetan, topaketako bi protagonistentzat edertasuna zer den eta haien lanetan zein literaturan oro har nola agertzen den azalduko da. Gainera, Marta San Miguelen "Antes del salto" eta Jon Bilbaoren "Basilisco" aipatuko dira, gai eta genero ezberdineko eleberriak, baina oinarrian puntu komunak dituztenak.

Topaketa honetako beste gai bat literaturan indarkeriak eta edertasunak duten harremana ezagutzea da eta indarkeria idatziak edertasuna eta alderantziz sor dezakeen planteatzea. Era berean, ikusleen sentsibilitatea eta ulertzeko modua nola aldatu diren aztertuko da, duela hamarkada batzuetatik gaur egun arte.

Marta San Miguel 1981ean Santanderren jaiotako idazle, kazetari eta gidoilaria da. Kazetaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta "El Diario Montañés" egunkarian lan egin du denbora luzez. Gaur egun, Vocento taldeko buruentzako iritzi-artikulugilea da. Narratiba eta poesia landu ditu bere obran, eta bere lehen eleberria, "Antes del salto", urteko estreinako lan onenen artean aukeratu zuten. Meridiano” poema-liburuarekin José Hierro poesia saria eskuratu zuen 2010ean. Horrez gain, Cosecha Eñe Sariaren finalista izan zen 2018an. "Poesía con Norte", "Maternidades" eta "El Descuento" liburu kolektiboetan ere parte hartu du.

Jon Bilbao Lopategui 1972an jaioa eta gaur egun Bilbon bizi den idazle asturiarra da. Meatze-ingeniaria da Oviedoko Unibertsitatean, eta, literatura-alderdiaz gain, telebistako gidoilari, itzultzaile eta testu-idazle ere bada. 2007an Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketa irabazi zuen "Calor" kontaketagatik eta "Como una historia de terror" ipuin liburuagatik Ojo Crítico de Narrativa Saria eskuratu zuen. 2010ean bere bigarren kontakizun-liburua argitaratu zuen, "Bajo el influjo del cometa", eta horrekin Tigre Juan Saria eta Euskadi Literatura Saria irabazi zituen 2011n. Hainbat eleberri ere argitaratu ditu, eta 2021ean Zilarrezko Euskadi Saria jaso zuen "Basilisco" lanagatik. Haurrei zuzendutako hainbat biografiaren egilea ere bada.

Bilbon jaioa, Elena Sierra El Correo egunkariko eta Periódico Bilbaoko kolaboratzailea da. UPV/EHUn Kazetaritzan lizentziaduna, ikus-entzunezko gidoiak egiten ere parte hartu du eta hainbat literatur lan argitaratu ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

bilbao.eus

Laburrean

Non