"Canon de cámara oscura", Enrique Vila-Mata. Idoia Jauregi kazetaria izango da berareki.
Istorio honetako protagonista den Vidal Escabiak hirurogeita hamaika liburu aukeratu ditu bere etxeko gela ilun batean, ofizialen artean disidentea den canon bat idazteko asmoz. Goizero, horietako bat aukeratzen du ausaz, eta Canonari zuzendutako zati bat argitara ateratzen du, baina irakurketak argitzen duenak eragina du haren bizitzan eta idazkeran ere. Kamara iluneko kanonaren narratzailea androide bat ote den, Bartzelonako jende arruntaren artean infiltratutako Denver-7 bat ote den edo, aitzitik, Canon erabiltzen ote duen bere bizitzari zentzua emateko bere alaba ausentearekiko sentitzen duen maitasun neurrigabearen aurrean.
Hogei sari baino gehiagok bermatzen dute Enrique Vila-Mataren (Bartzelona, 1948) lana, horien artean Kritika Sari Nazionala, urteko eleberri onenaren Lara Fundazioa edo Narratibako Ennio Flaiano Internazionala, besteak beste. Zuzenbidea eta kazetaritza ikasi zituen eta aktore ere izan da, film laburrak zuzentzeaz gain. Eleberri, ipuin eta saiakeren artean hogeita hamar lan baino gehiago idatzi ditu eta 1971n argitaratu zuen bere lehen liburua: "Mujer en el espejo contemplando el paisaje". Bere lan narratiboan "Suicidios ejemplares", "Kassel no invita a la lógica", "Bartleby y compañía", "Hijos sin hijos", "El mal de Montano", "Paris no se acaba nunca" edo "Doctor Pasavento" nabarmentzen dira.
Idoia Jauregi kultur arloan ibilbide luzea duen kazetaria da, bai literaturaren arloan, bai arte plastikoen arloan.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.