2025eko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Gizakiak memoriaren hauskortasuna babesteko lekuak sortzen ditu. Pertsonak desagertu egiten dira, bizi izan zireneko eraikinak edota lan egin eta zoriontsu izan zireneko tokiak bezala. Aurpegi eta bizitza horiek, noizbait idatzizko oroimenaren parte izandakoak, desagertuko den oroimenarekin batera galduko dira, ezer ez delako betiko. Urak dakarrena, urak daroa.