Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2025: "Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Apirilak 6
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2025: "Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute"

2025eko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.

ESERLEKU URDINA / Laguntzailea: Gautena

HAURRENTZAKO ZINEMA

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta aintzira batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna. Horrela hasten da zirraraz eta dibertsioz beteriko abentura.

  • Herbehereak-Belgika-Luxenburgo.
  • Zuzendaritza: Mascha Halberstad.
  • Ekoizpena: Janneke van de Kerkhof, Bruno Felix, Eric Goossens, Anton Roebben, Pierre Urbain, David Mouraire, Emmanuelle Vincent / Submarine, Doghouse Films, Walking The Dog.
  • Gidoia: Fabie Hulsebos.
  • Animazio-zuzendaritza: Jasper Kuipers.
  • Musika: André Dziezuk.

Oharra: Gonbidapenak eskuragai martxoak 28tik aurrera ERRESERBATU botoian eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Apirilak 6
  • Ordutegia12:00
  • LekuaVictoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián

Non