Zeidfest Gaztea 2025 (egitaraua)

Barakaldo 2025(e)ko Apirilak 5
  • Zeidfest Gaztea 2025 (egitaraua)
    Süne
  • Zeidfest Gaztea 2025 (egitaraua)

ZEID FEST jaialdiaren laugarren edizioa 2025ko apirilaren 5ean egingo da, BEC!en. Besteak beste, Crystal Fighters, Betagarri edota Iseo & Dodosound arituko dira aurten.

Pandemiaren ziurgabetasun testuinguruan sortu zen ZEIDFEST Gaztea jaialdiaren laugarren edizioa egingo da datorren apirilaren 5ean Barakaldoko BEC!-en.  

Crystal Fighters izango da aurtengo kartelburu, euskal artista sorta indartsu batekin batera, horien artean, Zea Mays, Iseo & Dodosound, Betagarri, Süne eta Dupla. Gainera, berrikuntza gisa, aurten Crystal Fighters beste artistekin batera arituko da eszenatoki gainean, ZETAK taldearekin barne. Halaber, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta La Maria (Valentzia) artisten emanaldi akustikoak izango direla ere baieztatu da, eta, horien bidez, musikarako gune intimoagoa eskainiko da. 

ZEIDFEST Gaztea jaialdiak aurten izango dituen berrikuntzetako bat da gune nagusiez gain, agertoki berri bat izango dela, Azoka Plazan, formatu akustikoko kontzertuez gozatzeko. Halaber, talentu berriei bultzada emateko lehiaketa irekiko da. Bestalde, antolatzaileentzat lehentasuna izaten jarraitzen du emakumeak agertokian egoteak eta euskal musika sustatzeak.

.eitb.eus

Laburrean

Non