2025eko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.
Parte-hartzaileak:
Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako profesional hauek beren esperientziaz hitz egingo dute, istorioen kontalari gisa, eta bokazio sozial argia duten proiektuen sorkuntzan duten esperientziaz; azken batean, aniztasuna irudikatzeari dagokionez, oraindik konpondu gabeko arazoak dituen industria batean bildutako esperientziaz.
Nor daude ordezkatuta eta nor ez zineman eta antzerkian ikusten ditugun istorioetan? Zer estereotipo indartzen dira eremu horietan? Zer istoriok edo narratibak dute ahalmena publiko gisa eraiki ditugun imajinarioak aldatzen laguntzeko? Horiek dira solasaldi honetan heldu nahi diegun galderetako batzuk. Gure gonbidatuak sortzen ari diren narratibek aurrez ezarritako ideiak apurtzen dituztelako -salaketa soziala ahalbidetzen duten narratibak dira haienak, aldi berean enpatia eragin, hunkitu eta mugitzen gaituztenak- eta gizarte feministagoak, arrazakeriaren kontrakoagoak eta, horregatik, bidezkoagoak eraikitzeko moduari buruz asko dutelako kontatzeko.