Barre eta konplizitate artean, emakume ijito talde batek sekuentziak inprobisatzen ditu Otxarkoagako Gizarte Etxeko gela batean. Goizeko argi leuna gortina moreen artetik sartzen da, eta haietako batek pelikula baten nondik norakoak azaltzen ditu, antzezpen tailer bat egiten ari diren emakume ijito batzuez hitz egiten duena. Errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira. Jolasa, dibertsioa, ahalduntzea eta sororitatea elkartzen dira euskal emakume ijitoenganako maitasun-gutuna izan nahi duen dokumental honetan. Zubi bat, kantu alai bat eta esku-zartak airean, istorioak (inprobisatuak eta asmatuak izan arren) elkarrengana hurbiltzeko behar ditugula gogorarazteko.
- Espainia.
- Zuzendaritza: Lara Izagirre Garizurieta.
- Ekoizpena: Saioa Miguel.
- Gidoia: Lara Izagirre Garizurieta.
- Argazkia: Lara Izagirre Garizurieta.
- Musika: Paula Olaz.
- Muntaketa: Maitane Carballo.
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Saioa audiodeskripzioarekin (AudescMobile) / Laguntzailea: ONCE