"Voyage, Voyage – Urruneko hotsak" (estreinaldia)

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Apirilak 3
  • "Voyage, Voyage – Urruneko hotsak" (estreinaldia)

“VOYAGE, VOYAGE - Urruneko hotsak” konpainia gasteiztar jaioberriaren lehen apustu eszenikoa da. Performance dokumentala eta antzerki esperimentala uztartzen dituen ikuskizun burutsu eta umoretsua da.

"Jone Bengoa eta Gontzal Uribe dokumentuen erabilera eszenikoan murgildu gara azken urteetan gure sorkuntza propioekin – Kabia (Gazte Sortzaileak 2021) eta Prospectus Vitae (Bertako Fest 2018). Metrokoadroka kolektiboaren hainbat ikastaroetan elkarrekin ibili ondoren, bide horretan beste pausu bat ematea erabaki dugu.

Oraingoan, performancea baliatuz eta irudi poetiko eta atmosfera eszenikoetan sakonduz, errealitatea eta fikzioaren mugetatik igaroko den VOYAGE, VOYAGE proiektua martxan jartzea erabaki dugu.

Ikuskizuna bidai kosmiko baten forma hartuko du, unibertsoaren muturreraino heltzeko helburuarekin aireratuko dena.

Zundetan gordeta, antzezlanaren eragile nagusia izan diren objektuak daude: gizadia eta bizitzaren laburpena izan nahi diren dokumentuak urrezko disko bitan.

Galderak ekintza eszeniko ezberdinen pizgailu izango dira eta aktoreek erantzunak topatzeko moduak bilatu beharko dituzte. Hausnarketa, edertasuna eta umorea jolas dramatiko hauen bidelagun izango dira."

Fitxa artistikoa:

  • Ideia, sortze prozezua eta dramaturgia: Makur antzerkia
  • Antzezleak: Jone Bengoa, Gontzal Uribe
  • Kanpo begirada: Oier Guillan
  • Espacio eszenikoa eta jantziak: Marina Suárez

Sarrerak:

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
    • Online salmenta urtarrilaren 28ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaVoyage, Voyage
  • Data 2025(e)ko Apirilak 3
  • Ordutegia19:30 - 20:30 (gutxi gorabehera)
  • LekuaJesús Ibáñez de Matauco Antzokia
    Alberto Schommer, 10
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non