Scalarako Garazi Navasek egin duen proposamenaren baitan kokatzen den zuzeneko emanaldi honetan, artistak geruza berri bat erantsiko dio instalazioan aurkezten duen soinu piezari. Musikaren presentzia fisikoa eta hau inguratzen duten gainerako baldintzen arteko hartu-emanek intentsitatearen modulazio etengabean kokatuko dute entzulea.
(Usansolo, 1995) Musikenen lizentziatu berri den akordeoilari egonezina da, eta, nahiz eta oso gaztea izan, proiektu ugaritan hartu du parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu, beti interpretazioaren aldetik. Izan ere, bere ustez tradizioa eta abangoardia bere instrumentuaren, akordeoiaren bi aurpegiak dira, gutxitan aldi berean agerian jartzen direnak.