Paris, 1900. urtea. Lili d ‘Alency gortesau ezaguna da, sekretu bat ezkutatzen duena. Bere alaba Tina ezgaitasun batekin jaio zen eta urrun mantentzen du bere karrera eta ospea babesteko. Baina bera zaindu behar duen egunean, Lilik Erromara joatea erabakiko du bizitza berri bat hasteko. Bertan, Maria Montessori ezagutuko du. Doktore hori ‘haur urrituak’ deiturikoekin lan egiteko hezkuntza-metodo iraultzaile bat garatzen ari da, eta urte batzuk geroago, mundu osoan ondoen baloratutako pedagogietako bat izango da: ‘Montessori metodoa’.