Bilboko Udal Txistulari Banda: "Ei, Txistulari"

Bilbao 2025(e)ko Apirilak 2
  • Bilboko Udal Txistulari Banda: "Ei, Txistulari"

Bilboko Udal Txistulari Bandak "Tradizio koloretan" izeneko 2024/2025 denboraldiari amaiera emango dio, apirilaren 2an, asteazkena, Bilboko Campos Eliseos Antzokian 19:00etatik aurrera eskainiko duen "EI, TXISTULARI!" emanaldiarekin.

Bertan, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dira euskal kulturaren aberastasuna publikoari hurbiltzeko.

Ikuskizunean txistulari eta dantzariek parte hartuko dute, baita musikari eta koru ezagunek ere. Doinu oroigarrien, tradizioz beteriko koreografien eta antzerki-elkarrizketen bidez, "EI, TXISTULARI!" ikuskizun alaia eta dibertigarria izango da bertaratuko den publikoarentzat.

Egitarauak pieza enblematikoak bilduko ditu, hala nola Luis Aranbururen “Aintzinako minuetoa”, Oskorriren “Gaztelugatxe”, Eduardo Gorosarriren “Idiarena” eta herrikoia “Ezpatak dantzan”, besteak beste, Euskadiko historian eta folklorean zehar bidaiatzeko aukera eskainiz ikusentzuleei.

Ikuskizun honi bizitasuna emateko, Bilboko Udal Txistulari Bandak Euskal Herriko hainbat herritako txistularien, Iñar Sastre pianistaren, Eriz Pérez gitarristaren, Amaiur Cajaraville baxu-jotzailearen, Beti Jai Alai dantza taldearen, Ahotsak abesbatzaren (Miren Bernaolaren zuzendaritzapean) eta Eider Zenarruzabeitia aurkezlearen laguntza izango du. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emanaldien kalitateagatik eta aniztasunagatik.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin “Gogoeta” eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Taldeko kide bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa: www.bilbaomusika.eus.   

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Apirilak 2
  • Ordutegia19:00
  • LekuaCampos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Campos Elíseos Antzokia, Bilbao

Non