Chill Mafiak azken kontzertua emango du martxoaren 28an honetan BEC!en, eta EITBren PRIMERAN eta GUAU plataformek zuzenean eskainiko dute. Egun horretan bukatuko dute agur bira, hamar orduko jai erraldoi batekin, eta "Agur eta Ohore" azken emanaldi hori ikusteko aukera egongo da, 23:00etatik aurrera, streaming bitartez. Hainbat artistarekin batera arituko dira, tartean Nerve Agent, Hofe x 4:40 a, Euskoprincess, Bengo, La Txama, Mirua eta Arepas.
Produktoreak, abeslariak, DJk, diseinatzaileak eta graffitigileak… Duela hiru urte ezagutu genuen Iruñeko koletibo hau, Xabier Leteren "Gazte arruntaren koplak"en bertsio iraultzailearekin. Ibilbide labur baina oparoan, beren ekarpena deigarria izan da euskal musikaren eszena garaikidean. Joan den irailean iragarri zuten agurra, Gaztearen "Dida!" saioan, eta ostiral honetan eskainiko dute azken zuzenekoa. PRIMERAN eta GUAU doako plataformetan jarraitzeko aukera izango dugu.
Jarraitu zuzenean Chill Mafiaren agur kontzertua (Primeran plataforma)
Jarraitu zuzenean Chill Mafiaren agur kontzertua (GUAU plataforman)