"Frankenstein agurgarria"

Beasain 2025(e)ko Martxoak 27
  • "Frankenstein agurgarria"

Frankenstein agurgarria disko-liburua ondu dute Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Juan Luis Mitxelena Petti musikariak. 

Disko-liburua Victor Frankensteini idatzitako gutun musikatu bat da. Hain zuzen, egileek tripak atera dizkiote Mary Shelleyk idatzitako liburuari, eta hark egindako galderak berritu dituzte: Non daude zientziaren eta teknologiaren mugak? Nor da sorkariaren ekintza zitalen erantzulea? Zerk bultzatzen ditu gizakiak eta izakiak gaiztakeriara? Eta, batez ere, nor da munstroa?

Hitzak eta kantuak txirikordatzen dituen errezitaldi baten bidez erantzun diete galdera horiei. Hau diote, adibidez, pasarteetako batean: "Munstroak sortzen jarraitzen dugu. Are gehiago: badakigu gu geu ere bilaka gaitezkeela Munstro, besteen edo geure begietara. Horregatik, araoak eta kantuak behar ditugu, gure beldurrak eta minak leuntzeko. Eta harriak, damuak eta erruak lurperatzeko."

Disko-liburuak, ordubeteko emanaldiaren testua eta audioa, eta abestien CDa ez ezik, Mari Luz Estebanek idatzitako hitzaurrea eta Miren Agur Meaberen hitzostea ere biltzen ditu. Aipagarria da, halaber, Elkarreko diseinatzaile Unai Aranaren lan fin eta iradokitzailea.

beasain.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Martxoak 27
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBeasaingo Liburutegia
    Loinazko San Martín Plaza
    Beasain
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Beasaingo Liburutegia, Beasain

Non