KALAKAN

Antzuola 2025(e)ko Martxoak 23
  • KALAKAN

Azken 10 urteetan hainbat lurralde, artista eta kolaborazio ikusi izan dituzte baina beti ardatz berdina mantedu izan dute: Euskal kantua eta honi dioten errespetua.

Azken disko honetan, bere bizi bidearen xenda berri batean sartu da KALAKAN, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdun gabe. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste. Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto kosmikoak… Jamixel, Xan eta Bixentek hainbat sorpresa emango dizkigute lan berri honetan.
 

instagram.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Martxoak 23
  • Ordutegia18:00
  • LekuaTorresoroa
    Torresoroa Sagasti auzoa z/g
    Antzuola
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Torresoroa, Antzuola

Non