Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "Futbolistoc"

Eibar 2025(e)ko Martxoak 23
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "Futbolistoc"

2025eko Eibarko Antzerki Jardunaldien barne.

Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOC, bere bakarkako bigarren lana, aurkeztera datorkigu. Ikuskizun honen ardatz nagusia Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten konfidentziak bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.

Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo digu. Gai hauek guztiak umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, eta nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta antzezlea: Zuhaitz Gurrutxaga

 

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaZuhaitz Gurrutxaga
  • Data 2025(e)ko Martxoak 23
  • Ordutegia19:00
  • LekuaUni-Eibar
    Eibar
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Eibar

Non