ETS - 20. urteurreneko kontzertuak (BEC - 2025eko martxoak 21 eta 22)

Barakaldo 2025(e)ko martxoaren 21(e)tik 2025(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • ETS - 20. urteurreneko kontzertuak (BEC - 2025eko martxoak 21 eta 22)
  • ETS - 20. urteurreneko kontzertuak (BEC - 2025eko martxoak 21 eta 22)

ETS (En Tol Sarmiento) taldeak larunbatean, martxoak 15, hasiko du agertokien gainean bi hamarkada bete dituela ospatzeko BECen antolatu duen urteurren jaia. Guztira 45.000 lagun bilduko dituen kontzertu errenkada hau larunbatean hasiko da, eta datorren asteburuan jarraituko du, arabar taldeak ostiral-larunbatetan eskainiko dituen emanaldiekin.  

Boskoteak ez du kontzertuei buruzko xehetasun handirik eman nahi izan, baina ETSko kideek aurreratu dute agertokian hainbat musikari eta dantzari izango dituztela lagun. Halako batean, 40 pertsona ere batuko dira oholtza gainean.

Hiru gaualdietarako sarrera guztiak salduta daude, baina txartelik gabe gelditu direnek EITBren bidez jarraitu ahalko dute martxoaren 22ko kontzertua, EiTBko irratien, eitb.eus-en eta Primeranen.

Ordutegiak

2025eko martxoaren 15a, larunbata: SARRERAK AGORTUTA

  • 18:00 Ateak irekitzea
  • 18:15 Andoni Ollokiegi
  • 19:15 Gozategi
  • 21:00 ETS
 

2025eko martxoaren 21a, ostirala: SARRERAK AGORTUTA

  • 18:00 Ateak irekitzea
  • 18:15 Andoni Ollokiegi
  • 19:15 Gozategi
  • 21:00 ETS

2025eko martxoaren 22a, larunbata: SARRERAK AGORTUTA
2. pabiloia – Sarrera hau duen publikoarentzat bakarrik, eguneko jarduerak

BBK Herriko Plazan:

  • 12:30 BBK Herriko Plazako ate irekiera
  • 12:40 DJ Bull
  • 13:30 Txupinazoa (Miren Nogales & Antton Telleria)
  • 13:45 Puro Relajo
  • 14:45 Herri kirolak: Aizkolariak (Mikel Larrañaga & Julen Alberdi "Txikia IV")
  • 15:05 DJ Bull
  • 15:30 Herri kirolak: Harri-jasotzailea (Urdax)
  • 15:50 DJ Bull
  • 16:20 Herri kirolak: Aizkolariak (Karmele Gisasola & Oihana Fernandez)
  • 16:40 Dantzaldia: Joselu Anaiak
  • 18:30 HERRIKO JAIAK, amaiera

Egunean zehar egongo dira haurrentzako jolasak, puzgarriak, kaleko musika, janari postuak...

Bizkaia Arenan:

  • 18:30 Ateak irekitzea
  • 18:30 Andoni Ollokiegi
  • 19:45 Gozategi
  • 21:30 ETS

BBK Herriko Plaza

Martxoaren 22an, adin tarte guztietako publikoarentzat pentsatutako egitaraua izango da BECeko 2. pabiloian, goizetik eta iluntzera arte. Miren Nogalesek eta Antton Telleriak botako dute txupina, eta herri kirolak, haurrentzako jarduerak eta kalejirak izango dira egun osoan zehar.

Gainera, Puro Relajoren musika mexikarra, Joselu Anaiak taldearen erromeria eta DJ Bullen musika aukeraketaz gozatzeko aukera izango da. Martxoaren 22ko sarrera erosi dutenek soilik izango dute sarbidea BBK Herriko Plazara.

 

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko martxoaren 21(e)tik 2025(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • Ordutegia21:00
  • LekuaBizkaia Arena - BEC
    Ronda de Azkue, 1
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa22 / 31 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bizkaia Arena - BEC, Barakaldo

Non