Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "Hona"

Eibar 2025(e)ko Martxoak 20
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "Hona"

2025eko Eibarko Antzerki Jardunaldien barne.

Dantzaz konpainia gipuzkoarraren programa berritzaile bat da Hona, konpainiaren eta nazioarteko artista garrantzitsuen kolaborazioaren emaitza, eta ohiz kanpoko bi pieza koreografiko aurkezten dizkigu, bakoitza bere identitatearekin eta ikuspegi artistikoarekin.

Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.

Dantza garaikideko konpainia bat da Dantzaz, Gipuzkoan duena egoitza, eta dantzaren esparruan erreferente gisa finkatu dena Espainian. 2002an sortua, konpainiak konpromiso sendoa erakutsi du sektorean enplegua sustatzeko, sorkuntza artistikorako eta publikoak sortzeko. Bere ikuspegi berritzaileak eta nazioarteko koreografo eta artistekin lankidetzan aritzeko duen gaitasunak eraman dute Dantzaz konpainia dantza garaikidearen garapenerako eta hedapenerako plataforma garrantzitsua izatera.

Errepertorio zabala izanik, ekoizpen propioak aurkezten ditu eta baita bertako eta nazioarteko artista nabarmenekin egindako kolaborazioak ere. Dantzaz konpainiak adierazpide berriak aztertzen jarraitzen du dantzaren bidez, sormena eta kultura-trukea sustatuz.

Fitxa artistikoa:

HONDO

  • Koreografia: Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia-aholkularitza: Adriana Pous
  • Musika: Johan Johannson

AIRE SAKONA

  • Koreografia: Jacek Przybylowicz
  • Musika: Adam Walicki
  • Jantzien eta eszenografiaren idea: Jacek Przybylowicz

 

 
eibar.eus

Laburrean

Non