dFERIA 2025: "Burgos New York Dantz"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Martxoak 20
  • dFERIA 2025: "Burgos New York Dantz"

2025eko dFERIA jaialdiaren barne.

Ikuskizun honetan Burgos & New York 2024 Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako lan finalistak eta irabazleak biltzen dira.

BIO • ME, Tamara Arruti

Gure gorputzeko atomoetatik inguratzen gaituzten onddoen sare infinitura, bizitza komunitateetan biltzen da, bizirauteko eta bizikidetza kooperatibo batean aurrera egiteko. 

Konfiantzan oinarrituta eraikitako hamaika zubiren bidez lotutako entitate berezien multzo bat da komunitate bat. Zubi horiei esker, osagaiak ireki daitezke, eta beraien burua esploratu, bai eta kideak esploratu ere, segurtasunaren, onginahiaren eta parte izatearen sentimendu inguratzaile batean. 

Erresilientzia, ulermena eta onarpena ezinbestekoak dira. Aldaketa garrantzitsuak onartu behar dira oreka lortu eta aurrera jarraitzeko behar den zikloarekin jarraitzeko. Iritsi berria bihotzez eta laguntasunez hartzea, maitasunez eta ulermenez, maite dugun kide bati zuretik urrunago dagoen bideari ekiteko joaten utzi behar diogunean bezala. 

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Song Of The Butterfly, Estas Tonne
  • Dantzariak: Álvaro Múgica, Kevin Dekeyser, Sergio Apapons, Sara Eliro, Tamara Arruti

Burdens of Being, Alessio Damiani 

Ni zure pisu, zu nire sorbalda. Karga astun bat sorbaldaren gainean. Horrek eragiten duen zapaltze-sentsazioaren analisi koreografikoa da, bada, Burdens of Being. Piezan, gorpuztasun bat da. Metafora hain ezagun horrek, piezan, erreferentzia dio gure kideei ezartzen diegun kargari, gure beldurrei, gainerakoekin bizitzean sortzen diren kezkei. 

Noiz bihurtzen da elkarrekin egotea pertsona batentzako karga? Zein unetan errenditzen gara behin-behinean bete-betean hor egoteko bestearentzat, bestearen karga behin-behinean gure gain hatzeko beharra egonez gero? 

Bi gorputz etengabe balantzaka: elkarren inguruan bueltaka dabiltza, bi planeta bezala, grabitazioa trukatzen dute, elkar erakartzen dute, beraien orbita indibidualak elkartu egiten dira eta ezin dira bereizi... Karga lotura bihurtzen da, beti hor egotea bestearentzako eta, aldi berean, bestea norberarentzat hor egongo dela uste izatea. 

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Salfræoingur Deyr (Remastered) Jóhann Jóhannsson, Ef Ég Hefõi Aldrei... (Remastered) Jóhann Jóhannsson
  • Dantzariak: Nicola Stasi, Alessio Damiani 

Between The Walls, Ildar Tagirov

Bakartzea. Talentu-bakartzea. Talentu-bakartzea borondatezkoa edo behartua da. Talentu-bakartzea politikoa edo soziala da. Beti eraso egin izan zaio, eta beti eutsi dio. Maria Callas momenturik onenean talentu propioa bakartzearen adibiderik onena da. Ez dago azaltzerik ekintza horien arrazoia; norberak erabakitzen du bere talentua nola erabili. Pertsona batek talentua lau paretaren artean ixten duenean, barrutik deskonposatzen hasten da talentua. Maria Callasek berea itxi zuen izugarrizko arrakasta eta lorpenen ondoren. 

Obsesionatuta eta edozein inguruabarri aurre egitearekin nekatuta dagoen arima bati buruzko fantasia bat da dantza hau. Apartamentutik atera gabe eman zituen bizitzako azken urteak. Argi txiki bat urrunean eta iluntasuna; hori besterik ez zegoen. Ez kendu talentua jendeari! Ez kendu bizitza jendeari!

Fitxa artistikoa:

  • Musika: Casta Diva, Vincenzo Bellini
  • Dantzaria: Ildar Tagirov

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaCidanz Producciones
  • Data 2025(e)ko Martxoak 20
  • Ordutegia13:00 + 16:45
  • LekuaVictoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa12 / 16 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián

Non