Lekeitioren 700. urteurreneko egitarauaren barne.
Bertsolariak:
Gai-jartzailea: Sonia Gonzalez
Antolatzailea: Lekeitio 700 Batzordea, Lekeitioko Udala
Kultur bitartekaria: Lanku
Sonia Gonzalez idazlearen aginduetara arituko dira Ane Labaka eta Aissa Intxausti bertsolariak. Idazleek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei.
Hiru autoreren arteko elkarlana izango da: hiru ahots elkarlanean. Edozein girotara egokituko da saioa, lekuan lekura eta edozein erregistro lantzeko ahalbidea emango du: umorea, poesia, narrazioa, akzioa, dialektika… Bertso saio baten ohiko moldeak hautsi gabe literaturaz gozatzeko aukera eskainiko da.