"HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+" jardunaldiak 2025

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • "HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+" jardunaldiak 2025

"HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+"; jardunaldien hirugarren edizioa Bilbon ospatuko da martxoaren 19an eta 20an. Jarduera honen helburua da musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi eta proiekzioen bidez. Horietan, besteak beste, honako gai hauei buruz hitz egingo da: musika programazioak, agertokietan ematen diren dinamikak, clubbing kulturaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren arteko harremana, Euskal Herriko bideoklipak edo musika-proiektuen lehen lerroan dauden emakumeen egoera. Jarduera guztiak doakoak dira.

Jardunaldiak La Sinsorga Kulturgune Feministan izango dira martxoaren 19an, asteazkena, eta Bilborocken hurrengo egunean (martxoaren 20an).

Zinegoak eta Anitzak elkarteekin lankidetzan.

Komunikabide-laguntzaileak: EITB, Berria eta Noticias taldea.

Egitaraua

Martxoak 19. La Sinsorga Kulturgune Feminista (Askao Kalea 9)

18:00: Jardunaldien aurkezpena.

18:30: Mahai-ingurua: Berdintasunean programatu (gaztelaniaz), Lander Telletxea, La Furia eta Elena García Fernándezekin.

19:30: Mahai-ingurua: Oholtzak: identitate disidenteak eszenatokian (euskaraz), Amets Aznarez, Aner Peritz eta Eduardo Gaviñarekin (Yogurinha Borova).

Martxoak 20. Bilborock (Mesedeetako Kaia, 1)

18:00: Mahai-ingurua: Clubbing kultura eta LGTBIQ+ kolektiboa, bata bestearen zorretan? (gaztelaniaz), Anaís Córdova-Páez aka LaNïn, Leo Bueriberi eta y Laura Elordui (Harrika Kolektiboa & Harrikada Festibala).

19:00: Proiekzioa: Euskal Herriko bideoklipak aztertzen ikuspegi queer batetik (euskaraz), ZINEGOAKen eskutik.

19:30: Solasaldia: Musikaren lehen lerroan gorputza jartzearen ajeak (euskaraz).

DJ saioa: ines.

Informazio gehiago eta egitarau osoa: hemen.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko martxoaren 19(e)tik 2025(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • LekuaLa Sinsorga eta Bilborock - Bilbao ()

Non