Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zazpigarren edizioa martxoaren 17tik 22ra gauzatuko da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian.
Martxoko hirugarren astean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu ditugu hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Elvira Sastre, Luis García Montero, Formol Laborategia, Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem, Mikel Etxaburu eta Itziar Lamuedra Calo.
Hauek dira ekitaldiak, kronologikoki zerrendatuak. Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa (goizeko 11:00etan), Manttalingo alaba (20:00etan) eta erakusketa izan ezik:
- Martxoaren 14tik maiatzaren 16ra: Poetikotasuna, Itziar Lamuedra. Ernest Lluch Kultur Etxea.
- Martxoak 17: Lo que la poesía aún no ha escrito, Elvira Sastre. Elkarrizketatzailea: Itziar Mínguez. Gaztelaniaz. Loturan informazioa gonbidapenak nola lortu jakiteko.
- Martxoak 18: Heriotzak Eduardo izena du, Formol Laborategia. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrena. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 19: Dejar atrás la casa en llamas, Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem, Rove Rivera. Ernest Lluch Kultur Etxea. Gaztelaniaz.
- Martxoak 21: VIII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa: sari banaketa. Liburutegi Nagusia (Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plaza). Euskaraz.
- Martxoak 21: Manttalingo alaba, Mikel Etxaburu, Nerea Zuloaga, Irina Alvarez, Jon Gardoki. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 22: Almudena. Luis García Montero. Elkarrizketatzailea: Castillo Suárez. Ernest Lluch Kultur Etxea. Gaztelaniaz. Loturan informazioa gonbidapenak nola lortu jakiteko.