2025eko dFERIA jaialdiaren barne.
Luz Sobre las Cosas lanean ez dago iragartzen zaigun esplorazioan murgiltzeko maparik, ezta argumentua harilkatzen duen ildo nagusirik ere: soto ilun batera jaisten diren haurrak izango bagina bezala murgiltzen gara kutxa eszenikoaren iluntasunean, zer aurkituko duten jakin ez eta abentura ezezagunen bila ari diren haurrak bezala. Haurren plazer horrekin berarekin, itsumustuka eta desorientatuta, argirik gabeko gela familiar batean barrena ibiliko gara, lurralde aparteko eta txundigarri bihurtuko dena.
Sorkuntzaren errituala bertatik bertara jarraituko dugu, lagun ditugun artistek hutsa, iluntasuna eta isiltasuna sortzen dituzten bitartean, zertarako eta zerbait berria sortzeko, agerian jartzeko. Amaieran, bakoitzak erabakiko du agerian jarritakoaren aurrean zer jarrera hartu.
Fitxa artistikoa:
El Mandaito Producciones S.L.ren eta WWWEICKERTen ekoizpena da.