Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Saria 2025

Bilbao 2025(e)ko martxoaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Saria 2025

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero eta Angela Figuera poeta bilbotarrak omentzen dituen Poesia Sariaren edizio berri baterako deialdia egin dute. Originalak jasotzeko epea datorren larunbatean, martxoak 15, hasi eta maiatzaren 30ean amaituko da. Lehiaketan parte hartu nahi duten egileek euskaraz eta gaztelaniaz bidali ahal izango dituzte poema-liburuak eta bakoitzak 5.500 euroko saria jasoko du, argitalpenaz gain.

Obrak helbide hauetara bidali beharko dira:

Euskera: www.bilbao.eus/blasdeotero-angelafigueralehiaketa 
Gazteleraz: www.bilbao.eus/premioblasdeotero-angelafiguera 

PDF formatuan aurkeztu beharko dira eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dira. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Sarian parte har dezakete 18 urtetik gorako edozein herritartasun edo bizilekutako egileek. Aurkezten diren poema-liburuek lan originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, aurretik saririk jaso ez dutenak. Ez dira jatorrizkotzat hartuko aukeratutako modalitateaz bestelako hizkuntzetatik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan 1.000 lan baino gehiago jaso ziren. Gaztelaniazko modalitateko irabazlea David López Sandoval kordobarra izan zen, "Arte Menor" lanagatik. Euskaraz, Iban Garro Alzurik irabazi zuen saria, "Euri Beroak" lanagatik.

Sari honen deialdia Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak biltzen duen sorkuntza literarioa bultzatzeko ildo estrategikoaren barruan kokatzen da.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko martxoaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non