Donostian eta Bilbon, kontzertuen programa Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenarekin hasiko da. Proiektu parte-hartzaile horretan, 120 abeslari ez profesionalek Euskadiko Orkestrarekin eszenatoki gainean bat egiteko aukera paregabea izango dute. Easo Abesbatzaren 40 ahots gehigarrirekin eta Gorka Mirandaren zuzendaritzapean, herritarren abesbatzak Verdiren bi obra (Va pensiero eta Ijitoen Korua) eta Sorozabalen bat (Maite) interpretatuko ditu.
Gasteiz eta Iruñean, orkestrak Weberren Die drei Pintos obraren ekitaldiartea interpretatuko du, Wagnerrek osatutako bertsioa.
Hiri guztietan, Euskadin lehenbizikoz erakutsiko den lan bat aurkeztuko da: Detlev Glanert konpositore entzutetsu alemanaren Perkusiorako Kontzertua, duela urtebete eskas bukatutakoa. Artikoko Orkestra Filarmonikoarekin estreinatu zuen bakarlari berak joko du, Christoph Sietzen perkusioko prodijio gazteak. Christoph-Mathias Mueller zuzendariak ere estreinaldi horretan parte hartu zuen, eta euskal agertokietan ikusi ahal izan genuen duela pare bat denboraldi. Oraingoan, aldiz, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniako harmonia erromantikoetan murgilduko da. 1877an, estreinatu zenean, vienarrei asko-asko gustatu zitzaien izaera adeitsu eta dirdiratsuagatik. Vienar ezizena jarri zioten, lehen mugimenduak darabilen konpasa hiru bider laukoa delako, balsaren konpasaren antzekoa.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin* (+info)
C. Weber-G. Mahler
Die drei Pintos. Entr'Acte [6']**
D. Glanert
Perkusiorako kontzertua [25']
J. Brahms
2. Sinfonia [40']
*Donostia eta Bilbon.
**Gasteiz eta Iruñean.